1969. urtean sortu zuten gure aita Vicente eta osaba Fernandok, gure ama Loliren laguntzarekin. Gure aiton-amonek landatutako mahastiak errespetatu zituzten eta haien ezagutza guztiak guri transmititu zizkiguten. Arabako Errioxako ardoari eskainitako familia dugu belaunaldiz.
2000. urtetik Vicente eta Gabriel Frías del Valek kudeatzen dute upategia. Haiek dira familiako belaunaldi berria, eta gaurkotutako ikuspegi berria eman dioeta upategiari, mahastiak ondo zainduz eta familia tradizioa errespetatuz.
«Gure filosofia ardoa ahalik eta errespetu eta maitasun handienarekin lantzea da, horrela denboran zehar bidaiatu ahal izateko»
Azpiegitura berriek mota askotako eta kalitateko ardoak egitea ahalbidetu digute.
Berrikuntza eta tradizioa ikus daiteke 85.000 litrotako edukiera duten hormigoizko deposituetan. Gaur egun, 250.000 litro ardo ekoizten ditugu, nahiz eta 500.000 litrotarako edukiera izan. 225 litroko 260 upel ditugu eta 500 litroko 2, horietan 5 ardo ezberdin ontzen dira.