
Upategiak berezko 35 hektarea ditu 90 mahasti baino gehiagotan banatuta; mahatsondo batzuek 100 urte baino gehiago dituzte, eta honek ematen dio berezitasuna gure ardoari. Arabako Errioxako zenbait herritan ditugu banatuta: Zieko, Nabaridas, Leza, Samaniego eta Eskuernagan, gure herrian, upategitik 2,5 km baino gutxiagora. Honi esker, oso denbora gutxi igarotzen da mahats mordoak moztetik upategira iritsi arte.
«Naturaren arauak ahalik eta gehien errespetatzen ditugu, horregatik gure mahastietan besorako mahatsondoen eroate-sistema mantentzen ditugu, soilik ongarri organikoez baliatuz»
Ekoizpenaren kontrola oso garrantzitsua da gure ardoetan aroma, estruktura eta kontzentraziorik onena lortu ahal izateko. Horri eskerrak, potentzia handiko ardoak lortzen ditugu, baina gustora edatekoak.
Hiru barietaterekin egiten dugu lan, besteak beste: Tempranillo ardo beltzak egiteko, eta Viura eta Malvasía ardo txurientzako. Hala ere, beste barietate batzuekin esperimentatzen ari gara gaur egun, hala nola, Graciano.
