Lurra
100 urte baino gehiagoko mahatsondoak.
Tradizioa
Naturarekiko errespetua ongarri organikoekin lan eginez.
100 urte baino gehiagoko mahatsondoak.
Naturarekiko errespetua ongarri organikoekin lan eginez.
1969. urtean sortu zuten gure aita Vicente eta osaba Fernandok, gure ama Loliren laguntzarekin. Gure aiton-amonek landatutako mahastiak errespetatu zituzten eta haien ezagutza guztiak guri transmititu zizkiguten. Arabako Errioxako ardoari eskainitako familia dugu belaunaldiz.
2000. urtetik Vicente eta Gabriel Frías del Valek kudeatzen dute upategia. Haiek dira familiako belaunaldi berria, eta gaurkotutako ikuspegi berria eman dioeta upategiari, mahastiak ondo zainduz eta familia tradizioa errespetatuz.
Gure filosofia ardoa ahalik eta errespetu eta maitasun handienarekin lantzea da, horrela denboran zehar bidaiatu ahal izateko.
Upategiak berezko 35 hektarea ditu 90 mahasti baino gehiagotan banatuta; mahatsondo batzuek 100 urte baino gehiago dituzte, eta honek ematen dio berezitasuna gure ardoari. Arabako Errioxako zenbait herritan ditugu banatuta: Zieko, Nabaridas, Leza, Samaniego eta Eskuernagan, gure herrian, upategitik 2,5 km baino gutxiagora. Honi esker, oso denbora gutxi igarotzen da mahats mordoak moztetik upategira iritsi arte.
Naturaren arauak ahalik eta gehien errespetatzen ditugu, horregatik gure mahastietan besorako mahatsondoen eroate-sistema mantentzen ditugu, soilik ongarri organikoez baliatuz.