Vinos Premium: Experiencia

Experiencia

Tempranillo %100

Behin-betiko adierazpena.

Gure mahats esklusiboenen 3000 kilok egiten dute gizakiaren eta mahastien arteko elkarezagutzara hedatzen den ardoa. Lagun artean eta hurbilekoekin edateko ardoa. Harremanak hobetzen ditu eta alaitasun momentu oro magiko bihurtzeko gai da. Gozatzeko esperientzia berdingabea.

Upategitik oso hurbil dauden eta 70 urtetik gora duten gure mahasti zaharrenetan jasotako eta hautatutako Tempranillo mahats onenen bihotzetik jaiotzen da. Ekoizpen mimatua eta 18 hilabetetan zehar haritz frantsesezko upel berrietan egindako ontze zehatza. Gure lan onaren adierazle nagusia.

Kolorea: Pikota gerezi kolorea. Garbia eta distiratsua.
Aroma: Konplexua eta oso intentsua. Fruitu gorri eta beltzen presentzia, eta lurretik datozen mineralak gogorarazten dizkigu. Usain-adierazkortasun handia du eta fruta konpota, usain-belarrak, kakaoa, basakak eta espeziak gogorarazten dizkigu.
Ahoan: Indartsua, zaporetsua eta sakona. Mamitsua ahotik igarotzean, luzea, iraunkorra eta oso adierazkorra.

Uztartzea: Zizka-mizka, haragi gorri, erreki, gisatu eta ehizakiekin hartzeko.