Hermanos Frías del Val Crianza
Tempranillo %100
Jatorra eta sutsua.
Liburu onenak legez, berdingabea eta harrigarria da. Bere historian zehar ahalera handia erakutsi du. Fruta gure arreta lortzen duen protagonista da; zura, berriz, egitura ematen dion laguna. Izugarrizko sentsazio eta zirrara nahasketa batera eramaten gaitu.
Kolorea: Pikota gerezia, eta ontze egokia adierazten digun ertz morea.
Aroma: Bizia, esnekien presentziarekin, marrubia edo mugurdia bezalako fruitu gorriak eta masusta bezalako basoko fruituak. Horretaz gain, loreak, baltsamikoak, mineralak, kakaoa eta kafesnearen karamelua gogorarazten digu.
Ahoan: Sarrera leuna, beroa eta sakona fruitu ikutu gozoarekin. Esnekiak, kakaoa eta mineralak gogora ekartzen dizkigu. Bukaeran kafesnearen karamelua nabarmentzen da.
Sentsazio sendoak, irmoak, atzeko-gustu lurrintsua eta egitura oso ona.
Uztartzea: Janaurreko, labean egindako arrain eta haragiekin hartzeko.