Hermanos Frías del Val Reserva
Tempranillo %100
Gorena eta boteretsua.
Gure mahasti zaharrenetan jaiotzen da ardo hau, usain konplexutasun handiarekin. Gure maitasun osoz landua, eskuzabala eta ahaltsua da, eta bizitako garairik onenetara berreramaten gaitu. Kortxoa ateratzeko aitzakia topatuko dugu.
Upategitik oso hurbil dagoen eta 50 urte baino gehiago dituen gure mahasti batetik dator. Haritz frantses (%70) eta amerikarrezko (%30) upel berrietan onduak.
Kolorea: Pikota gerezia, erdi/goi-mailako intentsitatea eta pikota koloreko ertzak. Garbia eta disdiratsua.
Aroma: Konplexua, bizia eta apaina. Piperbeltz zuri eta kanela espezien usainak nahasten ditu, laranja-lore eta bioleta loreak, masustak, fruta konpota, usain-belar eta kakaoa.
Ahoan: Sarrera arin eta zaporetsua, gustora edaten da. Borobila eta leuna taninoen presentziarekin. Egitura aromatikoak eta !!!!!! egokiak zaporeak mantentzen dituzte.
Uztartzea: Lapikoko, erreki, gisatu, haragi gorri eta ehizakiekin hartzeko.